Gure helburua, barne desoreken iturria ezagutzea eta ulertzea da, bizitza berreraikitzeko norabide berria hartuz. Teknika naturalak erabiltzen ditugu faktore fisikoak, energetikoak, emozionalak, mentalak eta espiritualak zaintzeko.
Naturopatia, medikuntza naturala eta medikuntza naturista ere deitua, bitarteko naturalak baliatuz gorputza zaindu eta sendatzeko metodoen multzoa da, bereziki elikadura, sendabelarrak, masajeak eta bestelako metodo eta praktika fisiko nahiz psikologikoak erabiliz. Besteak beste horren baitan sar daitezkeen metodoen aniztasuna dela eta, ez dago adostasunik naturopatiak sendatzeko ahalmenari buruz.
Yoga hitzak batasuna esan nahi du, eta pertsonak dituen hiru guneei —fisikoa, gogoa eta emozioak, alegia— zuzendutako jarduera da. Jarduera honen bidez, energia martxan jartzen dugu eta ondorioz, osasun hobea, lasaitasuna, baretasuna eta oreka lortzen ditugu.
Yogaren praktikan hasteko, astean behin ordu terdi egitearekin nahikoa izan daiteke, batez ere “Asanak” izeneko ariketetan oinarrituz. Jarrerak ere badu zer ikusia eta, horregatik, bizkarrezurra, giharrak, nerbioak eta abar malgutzen eta bizitzen laguntzen duten jarrerak erabili ohi dira.
Pranayama arnasketa jarduera da. Arnasketaren bidez, gure organismoko zelulei oxigenoa eta energia eskaintzen diegu, gure barneko hondakinak erre eta toxinak kanporatuz.